lunes, 16 de julio de 2018

Aulkiko dirua dela eta

Kaixo guztioi,

Pasa den Uztailak 13an Lekitto Musika Bandaren OROITZAPEN MUGETATIK ikuskizuna bertan behera gelditu zen eguraldi txarraren ondorioz. 

Lehenik eta behin barkamena eskatu nahi dizuegu beti plaza betetzen egoten zareten guztioi. 

Bestalde, ulertzen dugu gure ikusleek beraien sarreren dirua bueltan jasotzeko aukera izan behar dutela. Beraz, zuen sarrera eskuan ekarriz gero Nautikako bigarren solairuan egongo gara zuon zain asteazken eta ostiraletan 19:15etatik 19:45etara bitartean. 

Zuen sarreren diruaren bila ez zatoztenoi ESKERRIK ASKO, eskerrik asko kontzertuak izan dituen gastuak ordaintzen laguntzearren! 

Lanean jarraituko dugu! Espero dugu elkar ikustea gure hurrengo kontzertuan, Gau Magikoan!!! 

Ondo izan,
Lekitto Musika Banda.

No hay comentarios:

Publicar un comentario