lunes, 16 de julio de 2018

Aulkiko dirua dela eta

Kaixo guztioi,

Pasa den Uztailak 13an Lekitto Musika Bandaren OROITZAPEN MUGETATIK ikuskizuna bertan behera gelditu zen eguraldi txarraren ondorioz. 

Lehenik eta behin barkamena eskatu nahi dizuegu beti plaza betetzen egoten zareten guztioi. 

Bestalde, ulertzen dugu gure ikusleek beraien sarreren dirua bueltan jasotzeko aukera izan behar dutela. Beraz, zuen sarrera eskuan ekarriz gero Nautikako bigarren solairuan egongo gara zuon zain asteazken eta ostiraletan 19:15etatik 19:45etara bitartean. 

Zuen sarreren diruaren bila ez zatoztenoi ESKERRIK ASKO, eskerrik asko kontzertuak izan dituen gastuak ordaintzen laguntzearren! 

Lanean jarraituko dugu! Espero dugu elkar ikustea gure hurrengo kontzertuan, Gau Magikoan!!! 

Ondo izan,
Lekitto Musika Banda.

lunes, 2 de julio de 2018

PLAZAKO KONTZERTUA - EL CONCIERTO DE LA PLAZA.

XII.a da, bai, dagoenekoz 12. Gezurra ematen du baina egia da, 12 urtez kalitatea mantenduz eta 12 urte gauza berriak asmatuz.
Zer esan? Ba, eskerrik asko eta urte askotarako.



Pues sí, un año más el concierto de la plaza y ya van 12. 12 años seguidos manteniendo la calidad e innovando sin parar uno tras otro.
¿Qué decir? Pues que mil gracias y que dure muchos más.

miércoles, 25 de abril de 2018

lunes, 8 de enero de 2018

AUKERATU KANTAK


Aukeratzeko kantak

2018ko apirilaren 28an Lekitto Musika Bandak UDABARRIKO KONTZERTUA eskainiko du. 
Kontzertu horretan entzuleen esku egongo da doinu batzuen aukeraketa. Horretarako hiru atal bereiztu ditugu (euskerazkoak, klasikoak eta soinu-bandak); atal bakoitzean hiru doinu daude. 
Entzule bakoitzak atal bakoitzetik doinu bat aukeratu ahal izango du; guztira hiru doinu.
Parte hartu nahi baduzu, sar zaitez hurrengo loturan (hor daukazu kantak entzuteko eta aukeraketa egiteko modua):

domingo, 24 de diciembre de 2017

GABONETAKO KONTZERTUA

Bukatu da 2017, eta berarekin batera 150. urteurrenaren ospakizunak, musika, dantza, bideo emanaldiak, hitzaldiak eta abar. Bizi izan ditugun uneak ahaztezinak izan dira. Gure aldetik eskerrak ematea baino besterik ez, eta gure laguntza beti izango duzuela adieraztea. Eta urteari amaiera emateko hemen daukazu urteko azken kontzertuko informazioa.





Se acaba 2017 y con él todas las celebraciones del 150 aniversario.
Una pena, ya que hemos podido gozar de música, danza, conferencias y un largo etcétera. De todos modos, después de tanto sacrificio tan solo nos quedan palabras de agradecimiento y ánimo, y, recordar, aunque no haga falta, que la banda siempre podrá contar con nuestro apoyo.
Para acabar el año, el concierto de Navidad. En la foto de arriba tienes toda la información.

BANDAKOEI ETA BANDALAGUNEI ZORIONAK ETA URTE BARRI ON¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡